Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Ziburu-Endarlatsa-Sarobe

septiembre 9, 2023 septiembre 10, 2023

Irailak 9-10 @ 8:00 am – 5:00 pm

COMÈTE SAREA

Datorren iraileko 2. astebururako, irailak 9 eta 10, GoizaleM.T.k irteera antolatu du Comète Sareak urtero antolatzen duen ekimenarekin bat egiteko.

II. Mundu Gerrak iraun zuen urteetan nazien aurkako hainbat talde klandestinok– Madrileko aliatuen zerbitzu eta enbaxadek sostengatzen zituztenak– euskal muga gurutzatzen zuten erresistentzia eta alemanen jazarpenetik ihes zoazenak babestu eta berriro aliatuen aldera itzultzeko. Iheslariek usaian ibilbidea Gibraltar edo Afrika Iparralderaino egiten zuten, eta handik London aldera eramaten zituzten. “Comète” sarea aliatuen abioi-gidariak jasotzen espezializatutako erakundea zen, izan ere, gidariak Londondik etengabe ateratzen baitziren alemaniarren edo hauek hartutako Europaren helburu estrategikoetan bonbak jaurtitzera. Abioi horietako asko Holandara, Belgikara edo Frantziara joaterakoan edo etortzerakoan lurrera botatzen zituzten, eta gidariak bizirik ateratzen baziren, nazien esku erortzeko arriskua izaten zutenez, ondorio latzak izaten zituztela erraza da pentsatzea: fusilamenduak, torturak, eta edonola, kontzentrazio-zelaiak. “Comète” sarea hainbat urtez aritu zen abioi-gidari hauek lurreratzen zituzten toki ezberdinetatik jasotzen. Gero, ofizialki “neutrala” zen Frankoren Espainiara bideratzen zituzten, ondoren, berriro euren tokietara eramateko. Bidaia maiz Bruselan hasten zen, gero Parisera heldu eta muga igaro aurretik, Donibane Lohitzunen eta Ziburun elkartzen ziren. Jarraian, Bidasoa gurutzatuz muga gainditzen zuten, eta horrela bidai luze bati amaiera ematen.

Jada badira 82 urte, 1941ean, “Comète” sortu zela. Ihes-sarea antolatu zuen talde txikia Belgikatik Euskal Herrira etorri zen, eta hemen, hainbat harreman izan zituen Frankoren aurkako euskal talde batekin, hauek lagundu baitzioten Bidasoa nondik pasa behar zen erakusten eta iheslariak jasotzen. Hala, uda hartan, Dedée De Jongh belgikar emakume gaztea Bilbora etorri zen, eta euskal taldearen laguntzarekin, britainiar Kontsulatuan azaldu zen eta herrialde hauetako zerbitzu sekretuekin harreman sendoak hasi zituen “Comète” erakundea sendotu eta egituratzeko, zeinak, hainbat gora-behera izanagatik, bizirik iraun baitzuen alemanek 1944ko abuztuan Frantzia utzi zuten arte.

Sendi eta lagunek osatuko duten “ibiltari” talde polit batek irailaren 9an Ziburu herrian hasi eta biharamunean Errenterian amaituko den oroitzapen ibilbidea oinez egingo du bi egunez, beti ere nazi-faxismoaren aurka ikuspegi eta nazionalitate ezberdinetatik esku hartu zutenei omenaldia eskaintzeko.

Izena emateko Goizale M.T.aren egoitzan, eguenetan 20:00etatik 21:00etara. Uztailean zabalik egongo da. Abuztuan itxita egongo da, baina abuztuaren 31an beren beregi zabalduko da izena emateko azken eguna izango baita.

Zapatuan autobusean joango gara Ziburura eta handik oinez, Bidasoa gurutzatu ondoren, Endarlatsara. Han sardinada eskeiniko digute Urdaburu M.T.eko lagunek. Gero autobusez Lesakara joango gara ostatua hartzeko Matxinbeltzenean. Bertan afaria eta domekako gosaria egongo da prezioaren barne. Domekan Endarlatsara eramango gaitu autobusak eta handik Errenteriara oinez joango gara

Domekan Endarlatsara eramango gaitu autobusak eta handik Errenteriara oinez joango gara.

Bazkideak 85€

Bazkideak ez direnak 90€

Informazio gehiago:

Detalles

Comienza:
septiembre 9, 2023
Finaliza:
septiembre 10, 2023
Precio:
€85 – €90
Categoría del Evento:
Etiquetas del Evento:
, , , , , ,
es_ESEspañol