LEGE OHARRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak informazioa emateko betebeharrari buruz dioena betez, jakinarazten dizugu WWW.GOIZALE.COM (aurrerantzean, ATARIA) URLa GOIZALE MENDI TALDEAren (aurrerantzean, ERAKUNDEA) titulartasunpekoa dela. ERAKUNDEAk helbide honetan dauka egoitza: Pedro Elejalde kalea 8, etxabea; Gernika-Lumo 48300 (BIZKAIA), eta bere IFK hauxe da: G48559488.
ATARIAn dauden marka, izen komertzial eta edozein motatako ikur bereizgarriak ERAKUNDEAren edo hirugarrenen jabetzakoak dira, eta webgunea edo/eta zerbitzuak erabiltzeak edo hor sartzeak ez dio erabiltzaileari inolako eskubiderik ematen aipatutako marka, izen komertzial edo/eta ikur bereizgarrien gainean.
Halaber, webgunean argitaratutako edukiak, horren diseinu grafikoa, irudiak, datu-baseak eta iturburu kodea ERAKUNDEAren edo hirugarrenen jabetza intelektualekoak dira, eta ezin da pentsatu, Lege ohar honetan esandakoari jarraiki, erabiltzaileei dauden edo egon litezkeen ustiapenerako eskubiderik eman zaienik eduki horiei dagokienez, ATARIAren erabilera egokirako eta bertan eskaintzen diren zerbitzuetarako behar-beharrezko direnetatik harago.
Webgune honetara sartzea erabiltzaileen eta soilik erabiltzaileen ardura da. ATARIAn sartze hutsak ez dakar ERAKUNDEAren eta erabiltzaileen artean izaera komertzialeko harremanik hastea. Bertara sartuz gero, onartu egiten dira erabiltzaile termino eta baldintza hauek.
euEuskara