Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Urdaibaiko baselizak

azaroa 8, 2008 Egun osoa

08/11/2008

Eguna: azaroak 8 (zapatua).
Irteera: 08:00etan, Gernikako tren geltokian.
Luzera: 22 km.

Eguna: azaroak 8 (zapatua).Irteera: 08:00etan, Gernikako tren geltokian. 8:17ko trena hartzeko asmoa dugu, baina bakoitzak bere txartela atera behar duenez, denbora nahikoarekin egon behar da geltokian. Trenean joateko asmorik izan ezean, 08:45ean Mundakako Andra Mari parrokiaren aurrean elkartuko gara.Luzera22 km inguru. Mundakako Andra Mari parrokiaren aurrean hasiko gara ibiltzen eta Bermeoko Lamera parkean amaitu. Bidean, 7 ermita eta 6 parrokia bisitatuko ditugu.Ibilaldia:: Mundaka – Demiku – Bermeo – Mikel Deuna – Garbola – Mañu – Arronategi – San Andres – Almike – Artike – Lamera (Bermeo).Azalpen laburra: Honako hau proiektu handi baten zazpigarren atala da. Proiektuari aurten emango diogu amaiera. Helburua Urdaibaiko eliza eta ermita guztiak bisitatzea da. Aurten, Mundakakoak eta Bermeokoak bisitatuko ditugu. Ibilaldi berezi samarra da. Kirolaz gain, kultura eta historia ere uztartzen dira. Izan ere, ermita/parrokia bakoitzaren aurrean taldea elkartu egiten da eta bere historiari buruzko 3-4 minutuko azalpentxo bat ematen da. Hori horrela, ez da azkarregi joaten eta helburua ahal denik eta bilduen joatea da. Ibilbidea ez da markatuta egoten, izan ere, esan dugunez, helburua ahalik eta bilduen joatea da. Norberak eraman behar du jatekoa eta edatekoa. Aurten, Arronategin egingo dugu hamaiketakoa.

Xehetasunak

Data:
azaroa 8, 2008
Kategoria Ekitaldi:

Antolatzaile

Goizale MT
Phone
639 64 67 23
E-posta
goizale@goizale.com
Website
View Antolatzaile Website
Gernika-Lumo, Bizkaia 48300 España + Google Map
euEuskara